Mostrando entradas con la etiqueta Ziriako Garralda. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Ziriako Garralda. Mostrar todas las entradas

Kadia eta shabona salzalea

Kadi batek deitu zituen erriko gendeak batzarre bateala, eta erran zaben: bada zurgai edo arbole bat gora eta andi, amabi adar edo besakarekin; adar bakotxak ditu ogei eta amar osto eta osto bakotxak borz fruitu, Piipitaki [...] konek zer nai duen erran eztakienari, biar artsaldeko, lepoa moztuko zaio.
Guriok itzuli ziren beren etxetara, begitarteak ilunbez beterik. Shabona salzaleak, etxean sartu zenean erran zakon alabiari: alaba maitea, presta zazu etxean dugun... obenena; zerengatik? aita maitea. Kadiak eser dauki ulertzeko edo pentsatzeko piipitaki kau.
-Bai emenda zugatz bat arras gora eta andi, amabi adarrekin, adar bakotxak ogeita amar ostorekin eta osto bakotxean borz fruiturekin. Aita, kori pentsatzea aisa da. Zugatza monduba da; adarrak urtean ilabeteak, ostoak ilabetean egunak eta fruituak KORAN-ak manatzen dituen borz otoiak, egin bear ditugunak egunoro. Biar kadiak nai dauzunean lepoa moztu, erran dazozu adi-zala zure ustea.
Biramunean kadiak erran zakon shaboneroari. Ikus dezagun zer erraten dukan. Eta eman zakon egiazko naizuena erran edo soluzioa. Kadiak oiu eginez. Nere turbanteagatik! bear dakak erran nork ulertu daukan! Jauna, erran zuen shaboneroak, ene alabara izandu da. Eta kadiak, itzulizen beste genden aldeala eta erran zaben. Ziek aitortuko duzie nola nik erostendutan shaboneroa-an alabara.
"...Saltzea, gauza saldua, erostun eta jabe, berdin dira Kabilian (Argeliako eskualde bat) nola ezkontzea, andre eta senar. Jauna, erran zuen aitak; ni nai Shabonero txiro bat eta zu zara gure Kadia, nola erosi bear dadazu alabara?
Bizpaur egun igare eta Kadiak egorri zuen bere ezkon berriari goraintzi (Presenteak) batzuk. Hauek ziren, kameilu bat irinez zamaturik edo kargaturik, beste bat diruz zamaturik eta beste bat gauzgezarekin.
Kadiak egorri zituen gizonek, arden (ediren) zien bakarrik neskatilara (neskatila) etxean, gendu zien zamarra (zama) kamelioetan? -Gurarik isilkian (elgar) begiratu Ziran. Nonda zure anai? galdin zakoen. -Joan duzu dostara eta jo daroela. -Nonda zure ama? -Joanduzu ikustera, inoiz ikusi eztena. -Nonda zure aita? -Joanduzur ur egoztera urari.
Agur egitean erran zaben. -Errandazozie jaunari, urak ertudirela itsasoan eta izarrak gutitu direla zeruan. Eldu zirenean kadiaren altzineala, erran zakoen. -Jauna, emazte ero bat erosi duzu. -Eta zergatik da ero? -Zeren eldu girenean bere etxeala, galdegin dauku zeren zaldizko eseri giren kamelloetan, bide erdian. Guk galdegin dakogu. -Non da zure anaia? eta erran dauku -Dostara joan da eta jo dazoela.
-Argi dago, erran zuen kidiak; joanda mutikoekin dostazera. -Eta zure ama? galdegin ginakon. -Joanda gauza ihoiz ikusi baten ikustera. -Erran zuen kadiak; -joanda sortu berri baten ikustera. -Eta zure aita? -Joan da ur egoztera urari. -Joanda errotan idikitzera, erran zaben kadiak. -Eta (gorrengatik erraten duzie ero dagola? -Gortaz landa, itzultazean erran dauku zuri errateko, urak ertu direla itsasoan eta izarrak zeruan.
-Nere turbanteagatik!, oiuka erranzuen kadiak. Itzul daztazie bidean ebatsi edo laputur duziena.
-Jauna, barka dezaigutzu, erran zien mutilek, guk uste ginuen andre gura (hura) etzen, baizik shabona saltzale bat.
Itzuli zien ebatsi ziena eta joan ziren berriz andregayan etxera eta erman (eramen) zien gau (hau) eta goraintzi (erregalo) guziak kadiaren etxeala. Gonek eseri zuen etxeko leen biziko zolan.
Ezteien biramunean erran zakon. -Arzazu yago nauduzuna nere etxetik eta joanzte nai duzunean aita eta aman etxeala.
-Ongi dago, erran zuen ezkonberriak. Orduan banaie pasteltxo batzuk prestatzera zuretako. Eta begien altzinean eseri zazkon pasteltxoak, opio edo lo-belarrez apaindurik. Kadiak erdial jan zituen, eta baratu zen zentzik gabe, lo andi batekin. Andreak orduan sartu zizun kaja batean eta ertsiz geroz, esklaboak deitu zituen eta erran zaben: erman zazien nere aite-n etxeala, jaun Kadiak manatzen du. Kaja-n atzetik elduzen aiten etxera eta manatu zuen idiki zizaela eta belli [...] zizaela senarra.
Nork eraugi edo etorri (ekarri) nu gona? erran zuen ariturik kadiak. -Zuaurek erran dadazu, eraugitzeko zure etxetik, geago nai nuena (geien nai nuena), eta zu baitzira gauza guzien gañan maitena, gorrengatik eraugiztut (eraugi zaitut).
-Ongi dago, erran zuen kadiak. Mana zazu gemendik altzina nere etxean; ni izanen nizu zure zerbitzari andiena.
Euskara itzultza. GARRALDA ZIRIAKO. -Anduñako.
Otsagi-13-X-1923.

Nola den Sarasaitzuko euskara egungo egunean

-Jaun goikoak dazatzaizula artsalde onak, Jauna.
-Bai zuri ere, Juan Pedro. ¿Zerk eraugitzentzu ona ordu uetan?
-Aytuzut elduzaizula Donostiarik bi papel eta beretan erratendiela zer erranzuen Campion Jaunak Sarasaitzuko gauzen gañean, eta, egia bada, naidut jakin zer erratendien, eguzkia atzen dugun artean zure galerian.
-Egia duzu. Emenche dauzkazu. ¿Naitzua zuaurek leytu?
-Ez jauna. ¿Eta nola deytzendira, edo zoin da beren izena?
-Euskal-Esnalea.
-Baña ¿zer da Esnalea? Esnalea... Esnalea. Itz ori estut ongi aytzen.
-Esnalea duzu orobat nola bellitzea emen... Badakizu guk uste gaberik aridela galtzen euskarara eta ori esten agi naydizie Euskal eginzalek belligisten guauren lotik eta eginzagun al guzia eztadien gal gure sardokitze edo mintzu maitea.
-Egia duzu ori, baña ¿zer beardugu egin guk?
-¿Zer? EUSKAL-ESNALEA'n buruek egitendiena, eta ayek bezain bat ezpadokegu, jakinaraz dazegun begi onekin ikustendugula ayen lana, eta onekin asmu geago izanendie lan egiteko. Eta oray aytzazu zer erratenduen Campion Jaunak.

o O o

-¿Aytuduzu ongi zer erratenduen Campion Jaunak? ¿Zer erratenduzu oray?
-Aytudut. Eta ¿ezta ori sorginkeria? ¿Noiz egonda Jaun ori gure artean? ¿Nola dazki ain ongi emen agitzendiren gauzak? Ezpada mirakullu bat izan, norbaytek kontatudazko begamala gauza uek.
-Bada eztuzu sorginkeriarik eta ez mirakullurik ere; eztuzu bayzik ere nay andi bat euskaran galdurik ez ikusteko, eta nay duenak ¿zer eztu egiten? Campion Jaunak eta bere lagunak naydizie biotz guziz euskara galdu bearrean zabaldayla eta orrengatik artudizie bere soñen gañala lan andi ori, eta eztutzu baratzen ionere, ebiltzentzu alde batetik besteala, batzuk ikusten, bestebatzuk ikasten eta guziak alkar asmu ematen.
-Soizu zer agitu zay dan niauri. Joaten nintzan oray duela irur urte Lourdesera Iruñako Canónigo Jaun batekin, eta Donostiako estazioan sartu gintzanean trenean erden ginian Jaun bat zoko batean eseririk. Ene lagunak emanzazkon egun onak eta jira emanzazkonean ikusi nuen etzela gizon ura nola nayezkoa. Eseri zimen ene laguna jaunaren eskuyera eta ni nore lagunaneala onek erranzakun ni ere Napartarra nintzala eta bereala gal deginzadan: ¿nongo?. Erranakon, Ochagabiko, Sarazaytzuarra nintzala. Ene itzak agotik elki bezain laster galdeginzadan berriz nola zablen emen euskarara. Erranakon Euskalerri bazter guzietan ayitzen zena ayitzenzela emen ere. Erdarak estsazenzuela non bezain bat eta aurki zuela ito. Berze aniz berri emanituen eta bereen artean nola deytzenzen Oybarre. Ezlakion atze izen au papel osto batian emanuen. Millaka emanzastan eskerrrak eutzi gurtzanean Irunen.

o O o

Chasmista bat izan baliz gira igarezen Donostiarik Irunerako bidea; baña ez ain fite nola nik naynuena, zeren sutan bay nengon jakiteagatik nor zen jaun ura.
Gure ganik urrundu zenean galdegin nuen nore lagunari:
-¿Nor da Jaun ori? ¿Eta nor uzte duzu zen? Bada Campion Jauna... Arritzioz beterik gelditunintzan. ¿Nola bearnuen eutzi nore mia ain soltukirik nola eutzinuena ebiltzen, jakin banu norekin sardekitzen nuen?
Ene arritzioa ikusi zuenean lagunak, erranzadan:
-Eztezazula urrikirik izan. Jaun ori ala ebiltzen duzu jendeen artean eta itz berri bat erdetenduenean, kontentuz beterik itzulzenzu echera.

o O 0

Ikusi duzu zer egitendien Euskal-Esnalen buruek. ¿Zer beardugu egin guk?
Lenbizikorik prest egon ayek erratedien guzien egitera, eta gero, guausen artean egin aldugun guzia estadien gal euskarara. Erakuts aurren chikin drenean euskaraz otoy egiten eta andisago drenean ikasaraz doktriñara euskaran: zarrek mintzatu bear dabegu euskeran gurekin egiten ziela gisa gure altzinekoak eta guziek eser borondatea Euskaran alde. Olase egitenbadugu, iraunendu Saraitzazun anitz urtez euskarak; baña bestela galduko duzu laiski fite, galdu dena bezala beste Naparroko erri anitzetan.
¿Zer erranen die gure atzekoek ala ayitzen bada gure obenez?
¡Gutienaz, ezginuela izaundu alkea!
ZIRIAKO GARRALDA.
Ochagabia eta Aprilla-1911 garren urtea.

ZIRIAKO GARRALDA

Sarasaitzuko euskararen azken hatsak bildu eta bizierazi zituen euskal izkiriatzaile kau, haran pirineotar horren hirinagusian, Otsagin, sortu ze 1.815garren urtean. Albaitero baten seme, aitaren lanbideari jarraitu zekio baina urrats bat altzinat emanez Zalduban beterinaritza estudiaturik. Bizi guzian ibili ze harat-hunat bazter kaietan barna sarasaitzuarren azienda erien sendatzen. Konekin bateo eta eskualtzaletarzunak sustuturik, garaiko zonbeit aldizkaritan hartu zue parte, hala nola: "Euskal Esnalea"n, "Nafarroako Euskararen Adiskideak" deitu batasunaren agerkarietan eta bertzetan. Hondarrik 1.930garrengo abendoan hil ze hiruretan hogoita hemeretzi urte zituela.

1911. Nola den Sarasaitzuko euskara egungo egunean. Euskal Esnalea, 102-104 p.
1923. Kadia eta xabona salzalea. Diario de Navarra, 1971-VII-1.

Bigarren idatz-lantxo hau, Larrekok bide zeukan eta hortakoz, Aingeru Irigarayk argitaratu ahal izan zuen handik berrogeita hamarren bat urtetara sarrera ttipi batekin batera non agertzen baitzuen testuaren jatorria eta KABILIA folkloretik itzulia zela ere.