Sarasaitzuko euskararen azken hatsak bildu eta bizierazi zituen euskal izkiriatzaile kau, haran pirineotar horren hirinagusian, Otsagin, sortu ze 1.815garren urtean. Albaitero baten seme, aitaren lanbideari jarraitu zekio baina urrats bat altzinat emanez Zalduban beterinaritza estudiaturik. Bizi guzian ibili ze harat-hunat bazter kaietan barna sarasaitzuarren azienda erien sendatzen. Konekin bateo eta eskualtzaletarzunak sustuturik, garaiko zonbeit aldizkaritan hartu zue parte, hala nola: "Euskal Esnalea"n, "Nafarroako Euskararen Adiskideak" deitu batasunaren agerkarietan eta bertzetan. Hondarrik 1.930garrengo abendoan hil ze hiruretan hogoita hemeretzi urte zituela.
1911. Nola den Sarasaitzuko euskara egungo egunean. Euskal Esnalea, 102-104 p.
1923. Kadia eta xabona salzalea. Diario de Navarra, 1971-VII-1.
Bigarren idatz-lantxo hau, Larrekok bide zeukan eta hortakoz, Aingeru Irigarayk argitaratu ahal izan zuen handik berrogeita hamarren bat urtetara sarrera ttipi batekin batera non agertzen baitzuen testuaren jatorria eta KABILIA folkloretik itzulia zela ere.