Nola den Sarasaitzuko euskara egungo egunean

-Jaun goikoak dazatzaizula artsalde onak, Jauna.
-Bai zuri ere, Juan Pedro. ¿Zerk eraugitzentzu ona ordu uetan?
-Aytuzut elduzaizula Donostiarik bi papel eta beretan erratendiela zer erranzuen Campion Jaunak Sarasaitzuko gauzen gañean, eta, egia bada, naidut jakin zer erratendien, eguzkia atzen dugun artean zure galerian.
-Egia duzu. Emenche dauzkazu. ¿Naitzua zuaurek leytu?
-Ez jauna. ¿Eta nola deytzendira, edo zoin da beren izena?
-Euskal-Esnalea.
-Baña ¿zer da Esnalea? Esnalea... Esnalea. Itz ori estut ongi aytzen.
-Esnalea duzu orobat nola bellitzea emen... Badakizu guk uste gaberik aridela galtzen euskarara eta ori esten agi naydizie Euskal eginzalek belligisten guauren lotik eta eginzagun al guzia eztadien gal gure sardokitze edo mintzu maitea.
-Egia duzu ori, baña ¿zer beardugu egin guk?
-¿Zer? EUSKAL-ESNALEA'n buruek egitendiena, eta ayek bezain bat ezpadokegu, jakinaraz dazegun begi onekin ikustendugula ayen lana, eta onekin asmu geago izanendie lan egiteko. Eta oray aytzazu zer erratenduen Campion Jaunak.

o O o

-¿Aytuduzu ongi zer erratenduen Campion Jaunak? ¿Zer erratenduzu oray?
-Aytudut. Eta ¿ezta ori sorginkeria? ¿Noiz egonda Jaun ori gure artean? ¿Nola dazki ain ongi emen agitzendiren gauzak? Ezpada mirakullu bat izan, norbaytek kontatudazko begamala gauza uek.
-Bada eztuzu sorginkeriarik eta ez mirakullurik ere; eztuzu bayzik ere nay andi bat euskaran galdurik ez ikusteko, eta nay duenak ¿zer eztu egiten? Campion Jaunak eta bere lagunak naydizie biotz guziz euskara galdu bearrean zabaldayla eta orrengatik artudizie bere soñen gañala lan andi ori, eta eztutzu baratzen ionere, ebiltzentzu alde batetik besteala, batzuk ikusten, bestebatzuk ikasten eta guziak alkar asmu ematen.
-Soizu zer agitu zay dan niauri. Joaten nintzan oray duela irur urte Lourdesera Iruñako Canónigo Jaun batekin, eta Donostiako estazioan sartu gintzanean trenean erden ginian Jaun bat zoko batean eseririk. Ene lagunak emanzazkon egun onak eta jira emanzazkonean ikusi nuen etzela gizon ura nola nayezkoa. Eseri zimen ene laguna jaunaren eskuyera eta ni nore lagunaneala onek erranzakun ni ere Napartarra nintzala eta bereala gal deginzadan: ¿nongo?. Erranakon, Ochagabiko, Sarazaytzuarra nintzala. Ene itzak agotik elki bezain laster galdeginzadan berriz nola zablen emen euskarara. Erranakon Euskalerri bazter guzietan ayitzen zena ayitzenzela emen ere. Erdarak estsazenzuela non bezain bat eta aurki zuela ito. Berze aniz berri emanituen eta bereen artean nola deytzenzen Oybarre. Ezlakion atze izen au papel osto batian emanuen. Millaka emanzastan eskerrrak eutzi gurtzanean Irunen.

o O o

Chasmista bat izan baliz gira igarezen Donostiarik Irunerako bidea; baña ez ain fite nola nik naynuena, zeren sutan bay nengon jakiteagatik nor zen jaun ura.
Gure ganik urrundu zenean galdegin nuen nore lagunari:
-¿Nor da Jaun ori? ¿Eta nor uzte duzu zen? Bada Campion Jauna... Arritzioz beterik gelditunintzan. ¿Nola bearnuen eutzi nore mia ain soltukirik nola eutzinuena ebiltzen, jakin banu norekin sardekitzen nuen?
Ene arritzioa ikusi zuenean lagunak, erranzadan:
-Eztezazula urrikirik izan. Jaun ori ala ebiltzen duzu jendeen artean eta itz berri bat erdetenduenean, kontentuz beterik itzulzenzu echera.

o O 0

Ikusi duzu zer egitendien Euskal-Esnalen buruek. ¿Zer beardugu egin guk?
Lenbizikorik prest egon ayek erratedien guzien egitera, eta gero, guausen artean egin aldugun guzia estadien gal euskarara. Erakuts aurren chikin drenean euskaraz otoy egiten eta andisago drenean ikasaraz doktriñara euskaran: zarrek mintzatu bear dabegu euskeran gurekin egiten ziela gisa gure altzinekoak eta guziek eser borondatea Euskaran alde. Olase egitenbadugu, iraunendu Saraitzazun anitz urtez euskarak; baña bestela galduko duzu laiski fite, galdu dena bezala beste Naparroko erri anitzetan.
¿Zer erranen die gure atzekoek ala ayitzen bada gure obenez?
¡Gutienaz, ezginuela izaundu alkea!
ZIRIAKO GARRALDA.
Ochagabia eta Aprilla-1911 garren urtea.