Pipitakiak

Pipitakiak dra, erdaraz erraten drenak -Adivinanza-. Mutiko eta nexkato dosta, pipitakiala igaretzen die gogotik supazterrian gabak, gogotikago orañik elurrari badago.
Pipitaki bat errateko, beti lenik erraten da: Pipitaki papataki, nik baitakit gauza bat.
Pipitaki etc.: Ama zango makur, alabara eder, semea dantzari.
Pipitaki etc.: Aita beltz, ama latz, umia zuri.
Pipitaki etc.: Bi titiriti, laur tatarata, iztupa, muko eta ardatza.
Pipitaki etc.: Aitsoa burua urdin, etsaiak erman dik.
Pipitaki etc.: Xilua xiluan gañan?
Pipitaki etc.: Mintzak mintzan gañan?
Pipitaki etc.: Xurixko eta gorrixko da, pentsatzeko gaxtosko da.
Pipitaki etc.: Amiña xar bat ipurdian txostaka batekin.
Pipitaki etc.: Ardi mandika sabel, gaxtigar adar.
Pipitaki etc.: Astuan burua igaretzen, eta gari bikorra ez.
Pipitaki etc.: Laur andi batean pean, laur iturri.
Pipitaki etc.: Kon kon biribi. Kon kon bitibi.
Pipitaki etc.: Errekaxta marrakaxta txakur errabiatu.
Pipitaki etc.: Gizon txikin bat, irur gerrikorekin.
Pipitaki etc.: Bi aizpa beti aztaparkaka, eta sekula ez odolik egiten.