Supazterreko dosta kau da mutikuena eta nexkatuena, nasirik eta berexirik, zeren supazterretan dostatzen dra anai arrebak, kosin eta adixkideak.
Urran-urrana eseririk dostatu biar dien lagunek, batek esertzen du esku bat xabaldrik eri kozkorrak gañeko aldiala, belaun baten gañan erranez, bat. Lagun batek gisa berian esertzen du esku bat lagunan eskuak gañan erranez, bida. Irurgarren lagun batek berdin esertzen du eskua erranez, irur.
Apaleko eskua elkirik eta berzien gañan eseririk, erraten du, laur. Pean baratu dena elkirik eta gañan eseririk erraten du, borz. Kala amarriala eldu artio, eta amargarrenak erraten du: amar, amar alkate. Berantzut. Laguner begira erraten du: Eginen zia nik manatzen dutana? Onik bada bai, ordia gaxto balimada ez. Eta orai asten dra alkatian manazioak, eta barrak.
Bati erraten du: Igan zak idian txintxa bat, eta eser zak gatuari lepotik. Berzeari: Urtux adi, eta eman zkik bizpur urrats urtuxirik elur gañetik. Berziari nai duena eta kala, bein baizik bakotxari, berriz asteko eskuekin alkate egitra.
Berze lagun bat elkitzen bada alkate, eta fan den alkatiak zomait gauza txar manatu badu, oraikuak edo azken elki denak txarrago, eta kala barra karkilaka supazterrian, aurrak eta aitak igaretzen tie laizki ongi neguko gabak.