Arrai edo txipa
Bi mutikuek edo bi nexkatuek erraten die: Arrai edo txipa? Urranduz bien ezpañak, asten dra butz egitra bata berziari indar guziarekin, ikusiz nola maxelak azitzen zaien, agituz beti agitzen dena, bati barrak ematen dakola, eta nola barraz ezpaitake butzik egin, berziak irabazten duela baratuz arrai, eta lemiziko barra egin duenak txipa.