Mirrix-marraxaxarekin asi biar dut, lemiziko aurren dostara baita.
Txikin drenian aurrak, troxuan daudenian orañik, lepotik tilinton ermanez murtxatzeko kirkilara, eta urranto ikusirik bere ezpañetan lemiziko barrak, aita eta amak, anai eta arrebak balimadie, asten dra aurren dostatzra mirrix-marraxiala. Kuen altzuetan aurrak ttontto eseririk, urranduz betartiak, aurren eskuak arrepatrik bi ukaraietarik xabal xabala igaretzen tie goitirik apal bi betarte aldetarik, erranez aldi oro itz bat kala:
Mirrix-marrax
Non izan
Amorzianian
Zer eman
Txitxi eta papa
Non ene partia
Graitzu pean
Graitzua non
Suak erre
Sua non
Urak il
Ura non
Oiluak edan
Oilua non
Arroltze erruten
Arroltzia non
Apezak xan
Apeza non
Sarria ku... kula kulan meza ematen
Uyuka erraten dra azken itzak. Aurrek, uyuetra egiten die barra karkila andiak erranez, berriz... Kau aitrik aita eta amek gogotik egiten die berriz mirrix-marrax, aurren dostatziagatik, eta aurren kilikor goxua betartian artziagatik.