Karrikan bildrik bizpur mutiko uyuz erraten die: Andre sal... to, andre sal... to.
Guzien artian gurtzen da bat, apalduz burua eta soñigiak. Beriala berze mutiko bat azpiak zabalduz eta giltzurrun gañetan eskuak eseriz gañetik igaretzen da, gurtuz gisa berian berexita zortzi edo amar urrats. Irurgarren mutiko batek berdin egiten du, lemiziko eta bigarren mutikuen gañetik beriala gurtuz berexirik zati bera. Laurgarren mutiko bat igaretzen da gurtrik dauden mutiko gañetarik, gisa berian gurtuz berzien gisa.
Dauden lagun guziak igareta bata berzien gañetik, txutitzen da gurtu den lemizikua, igarez berze guzien gañetik gurtuz berriz, kala egonez bata berzian gañetik igaretzen, akaitu edo akartu artio.
Berze andre saltuala dostatzeko gisa bat ere bada.
Gurtzen da mutiko bat, eta kala nola berze andre saltuan eztie baizik mutikoek bata berzian gañetik igaretzen, kontan igaretzian gañetik eskuak giltzurruntan esertzian egiten die boinara eskuan ermanez, eta giltzurrun gañan utziz.
Mutiko zomaitek boinara uztian, erortzen bazayo lurriala, edo berze zomait, galtzen du eta baratzen axto, eta orduan konen gañetik igaretzen dra lagunak boinara utziz giltzurrun gañetan, ezpadu berze zomait lagunek galtzen.
Lagun daudenak dostan igare badra boinak utziz, asten dra berriz gañetik igaretzra, ordia orai bakotxak bere boinara artuz.
Ordia mutiko bakotxa bere boinara artzian, erortzen bazayo lurriala, edo berze bat egozten badu, galtzen du, eta axto baratzen da, berriz asteko lemizikotik dostua, ezpadra lenik akaitu edo akartu.