Xei andia

Neguko xei andiena dela eztut erranen; ordia Natibitate'ko eta berze elizako xeien landa, Sarazaitzu'n neguko xei andiena da, txerrian iltzeko eguna, erdi euskaraz eta erdi erdaraz deitrik, "matatxerri eguna".
Abendu guzia egotendra Sarazaitzu'ko etxeko-andriak lan andi batekin, eta lan kau da txerrian gizentzia. Ardura daude bexkota prestatzen, bexkotan prestatzeko errekaitu bilatzen, bexkotan egosteko egur xeatzen, bexkota goiti eta bexkota apal. ¿Nor eztu ikusi gure etxeko andriak txerrian makian saitsian begira nola xatenduen, eskuak irinez beterik bizkarrian aznai eginez eta killino... killino erranez? ¿eta nola txerriak guarte ematen duenian xateko emalia faten dela nola asten dela kurrinka kurrinka? Eta kala abendua igareta eldu da negua, eta txerria gizendrik bukatzen dra killinuak eta kurrinkak eta prestatzen du etxeko-andriak "mata-txerria".
Bezperatik asten da gure etxeko-andria bi sutondo andi berexten, arizki badra obe, bilatzen du makiara, mandarrak xagutzentu, piperrak eta ariak prestatzentu, deitzentu askaziak, txerria uztendu abaldu bage, eta nausiak iltzendu axuri edo aguña bat, eta ezpadie erribrako ardorik erostendie erriko ardo obenenetik.
Biramunian mogitzenda gure etxeko-andria goiztar-goiztarra, deitzentu gizonak eta kuek xaikitzen dreneko su andi bat eginik dago, beskuan ura irakitzen dago eta kapia eta eznia prestatik.
Eltzenda ilzalia, eta guziek egiten die lenbiziko otrona. Ardura agitzenda nausi zarrak erraten duela:
-Kafe t'ezne eta enbusteriak... eni edazie pattarra txorta bat xixarian iltzeko, kau zen gure denbrako goizeko edaria.
Sausten dra gure gizonak eskaratziala, etxeko-andria ere bai mandarra xagu batekin, besoko arropak goratrik odolan biltzeko, negarra ezin itxukiz, eta erranez:
-¡A gaxoa, ene killino maitea!
Txerria ilta egiten da askari on bat; anitz anitz etxetan askaltzeko xatenda urdaki gorri edo magra fauden uzteko, eta ardo on bat. Egordikuan bazkari on bat, eta bazkaltzra biltzen dra askaziak errikuak eta erriz kanpokuak eta ongi bazkalduta emaztiak astendra txistorrak, lukarikak eta odolkiak egitra, eta gizonak ongi bazkaldrik su-onduan eta botella saitsian musiala, eta elur badago edo otz egiten badu obe; nausi zarra egoten da sukaldeko xokuan, suan eta odolki bexkuan begira. Noizian bein eltzenda musian mayala, expañekin marra-marra artzendu botellara eta txintxurria bustitzendu.
Artsaldi erdian edo kala, txistor gaya prestatrik dago eta etxeko-andriek ematen die nausi zarrari txestatza erranez:
-Ots nausi zar, txesta zak. ¿Ongi dagua?
-Gezaxka -dion, eta nausi zarra marra-marra fatenda musian mayala erribrako matsan zukuan bila erranez:
-Alo gizonak, egun mata-txerri duk; edan zarie -eta gisa kontan igaretzen da eguna.
Berze gauza anitz ere igaretzen dra xeietan agitzen'drenak, eta nai duenak sakin, ezteila fan Salamankara, jin deila Sarazaitzu'ra.
FEDERIKO GARRALDA.