Izkirimiriak

Sarasaitzu'ko euskeraz

Xokatuzren (Jokatu zuten) laixter egitra baranga (bare) bat eta axari bat.
Axaria asi zenian laxter egitra, barangara eseri zayon buxtangañan.
Eldu zenian axaria lekuala, buxtana mogitzen zuen bi aldetra kontentuz, eta erran zuen:
-¡Ni konartio eldu niz!
Eta barangara axariak buxtana mogitu zuenian altziniala, erori zen, ta erran zuen axari muturrian:
-¡Ni konartio!

o O o

Bidez fatenzen autx bat ta ermaten zuen asto bat gaztarekin kargatrik.
Ilundu zayon bidean, eta gau odeizu gaxto bat egiten zuen.
Eldu zen zubi batiala. Ezinez zubia kausi, erran zuen:
-¡Inko maitea: egin zazu txirimits, gazna emanen dauzut!
Kala erranez, igare zen zubia txirimits argiarekin.
Eta zubia igareta erran zuen:
-¡Eztuk arrepatuko!
FEDERIKO GARRALDA.