Sarasaitzu'ko euskeraz
Euskalerri'ko xoko batian iguzkiak iluntzen duenian izarren argia, aitzen dra egun oro ollarrak, bi ugalden arroitua ta argi eskilara. Aldapetarik barna iguzkia laisterka saunsten denian, bizi zalien etsiak berotzra, etse-gañetarik elkitzen da txut-txuta sukalden kea ta aizean besarkatzen dra.
Xoko kontan dago Otxagabi, Sarazaitzu'ko erritarik bat. 750 metro itxasua meño gorago. 1250 bizi zaliekin, langille, azkar, goiztar zale ta oñez-ebilzale. Gizonak errekaltza, zirikuzko gaitzari ta txifonekin, emaztiak oyalezko ta merinozko baskiñekin, neskatuak korpux mangua aneria ta oraziorekin, ta errayen barna bilua ongi biurtrik, zinta moxkuekin.
Bizia elkitzen da, belar oyan ta erinetarik. Ontarzun andiena dra txerriak, abel-gorriak ta ardiak. Artxaunen guzien artian biltzendia oraiguan 27 mila ilezko buru. Euskalerriko erri abratsena ontarsun kontan.
Erria ta tokia pollit. Bi ugalderekin, etsiak xuritrik-iduriz ursu saldo bat egarriz. Tokia bordaz beterik, iturriz inbusitrik. Udan non nai daude ur otzak, itzal goxuak, arrayak ugaldetan, txoriak oyanetan, malubiak ta marzuziak bazterretan, eperrak bizkarretan eta ardi salduak saurietan.
Erri gañeko aldetik, elkitzen da suge baten gisa aldapa gora bide latz bat, ongi esitrik urrutxez, ezpelez ta kaxtigarrez, bidean gaindi noizkan bein arri xuri batzuk argin eskuez ongi bildrik bata berzian gañan, ta burnazko krutze eder batekin azken arrian gañan, izanez lagun obenenak akaitu bage igaretzeko bidea.
Kalako bide bukatrik, ongi urrinstatrik guzia illuri ta zamuka orez erdeten dugu etse eder bat apezarendako, ta etse onduan eliza bat Amaberjina Muskilda'kuarekin. Oraiko apeza da Goikoa'tar Anjel xauna.
Kantxe dago gure ama Amaberjina Muskilda'kua artzai bati agertrik aritz baten gañan. Otxagabi'ko xabea, anitz matagarritrik bere umez. Ura dago umen bularretan, dagon gisa sukaldetan, kan, Muskildako oyan bizkarrian, kukulla onduan, aritzen artian, erria ta mentaldiak begira, eskilan miaz bere atsa ermanez xoko guzietra, ta eskua zabalduz baratzen bortuko lañua, ere bai elurra anitz aldiz.
Ardura ta gogotik igaten die bere umek aldapara, noiz, erromeriatan alkate xaunak ta eznagoziek buru eginez, Amaberjina egunetan meza nausia entzuntzra, ta loreko xeitan. Bakarrik egun oro, nor, otoi egitra etsetan ta aziendetan gaitzak agitzen drenian, bazuk esker ematra, amak bere umengatik, neskatuak bere kontungatik, alargunak berze gauzarengatik, fatendrenak urrun, despaitzra, eta xiten drenak ikustra.
Muskildara igaten dra mutikoak lemiziko komekazio egunean. Egun kau betikoz sartrik baratzenda beren bularretan, ayendako Muskilda da zerua. Aritzen artian, muzkerren ta txorien atzian, basan txurro ta zurbil biltzen, ursuak ta kurruak ikusten, auntzen tzintzerriak ta beien marrakak aitzen, begira nola xoxuek artzaien txitxapurrak artrik faten dra abiretra bere umen gosian iltzra, eta azkenik arrikaldika kukuen atzian, ta kuek dostan altxatuz aritzen maldetan erranez: Ku ku...
Kon artio ikusirik zer andi den kemengo Otxagabi'ko umen maitagarria Amaberjina Muskilda'kuari, orai ikusiren dugu zamat andiago den urrun dauden maitagarria.
Argonz'tar xaun Leandro Otxagabi'ko seme, asi zenian mutil egiten fan zen Kubara. Itxasua igaretzian egin zuen odeizu gau itsusi bat. Ustez zerua gañala erortzen zela, ta bere korputza betikoz zilangala faten zela arrantzen xateko izatra, biotza goratuz zeruala eginzuen otoi bat erranez: "Amaberjina Muskilda'kuak elkitzen banu bizirik gau kontarik, eta Jaungoikoak nau badu itzul neila ene erriala, ama, anai ta arrebak utzirik, ta etsian sartu gabe, igan biardut Muskildara eskerrak ematra".
Urte parrasta baten buruan itzulizen Leandro xauna Iruña'ra. Iruña'rik, etzen orduan berze modurik Otxagabi'ra fateko, ezik abretan eta amabi oronez. Bere abrian gañan eldu zen erriko poxtiala, ta belaurikatu zen Muskilda'ko elizara begira. Abrian gañan eserita ta ukatuz lagun guziak, etsen sartu gabe artu zuen aldapara, ta bakarrik igan zen Muskilda'ra eskerrak ematra Amaberjiñari, eta erratra eraugi zuen urrearekin eginbiar zuela ikusi dugun kalbarioa arri xuriz bidean.
Muskilda'ra iganzeneko, xakinzien bere amak, anaye ta arrebak Gregorio ta Biktoria'k, eldu zela Leandro ta nola zegon, eta baraxturik bage elkizren etseko leguetra, Muskilda'ko bidea begira, non ikustendie Leandro bere etsia ikusten. Asizren zeñuka degukoak nearrez, ordia Leandrok ez, utzi baitzuen nearra Muskilda'ko elizan.
Etsera elduta agitu zen, ama ta anaye maitetan agitzen dena.
Agitu konek eztu anitz urte igarerik, bai irur anai arreba ta ama ilik daude, ta odola ezpaita ura, nik eskatzen dut irakurle guzier otoi bat ayendako.
FEDERIKO GARRALDA.
Otxagabi 12-IV-1921
Otxagabi 12-IV-1921