Kallesa zer dan

NOLA ETA NOIZAZ GEROZ KALLESAK BARDENAN
Sarazaitzu'ko euskaraz

Udan, goizeko argi eskilara Sarazaitzu'ko eta Kalleseko bordetan eta bortuetan, izarrak altxatzian, iguzkia biskarretan agertzen denian, txorien abestia astian, lilien ostuen zabaltzian, da maisterren uyua, ordia abenduetan, kukullak xuritrik daudenian, ostua erortzen denian, aiziak ezkurrak egozten duenian eta iratzak zoritzen drenian; orduko bellezalia da, untzan uyu itsusia bere magelen arroituekin, lotsatuz ardi salduak saurietan, txakurrak sauri portietan, eta artzaiak bere etzontzietan.
Kau ikusten dugu urteoro Kalles-mendian. Naparrako ibar bat, Arague, Frantzia, Sarazaitzu eta Nabazkoze artian, -erdaraz Roncal- zazpi errirekin: Uztarroze, Izaba, Urzainki, Errongari, Burgi, Garde eta Bidangoze.
Kallesian dra bortuak gora, belar onekin, oyanak andi bagaz, lerrez, eta uritzez, eta kala nola Euskalerrian erri bakoxak badie bere ontarzunak, nola gari, ardo, ikatz, garagar eta anitz gauza yago, ibar kontan ezta baizik bi ontarzun: oyanak eta ardiak, eta eztena zur-eginzale edo almadiakari, da artxaun maizter, artzai edo artxa-mutil.
Konengatik, kalesak dra mendiko gizon. Larri lan-eginzale, goiztar-zale, oñez ebil-zale, azkar otzarendako eta bustiendako. Bere soñeko santziekin, errekaltze, peduko, gerriko zabal, eta txapeletik tilinton soñegien barna zirikuzko barbi lerara, gizonek; eta emaztiek baskiña gorri, barreneko soin lepostun eder, eta buruku biloa ongi txirikordatrik, eta tilinton errayen barna.
Kalles-mendia da arras polit: lorien urrin goxuarekin, ur otzekin, itzal goxuekin, ardi salduak bortuetan bere tzintzerriekin, zaldien laisterkak, eta kuen irrintziak. Xatekuak ere dra laizki goxo. Axuriak, arrayak, malubiak, gaztara, eta guzien gañan gaztanbrara, eta zenbron egin-berria.
Kallesen maitagarria ardien alde da andi, yaguenak baitra erran dugun gisa artxaun, maister, artzai eta artxamutil. Gazterik ikasten die errakun zar kuek: kallesa len begarririk gabe, ezik ardirik bage. Kalles ardi gabe dun, zorrak lez etserik urrun. Zerbait gatik da, kainberze ardi Kalesian. Ikusagun.

Uztarroz'en... 16.000
Izaba'n........... 18.000
Urzainki'n...... 10.000
Errongari'n...... 8.000
Garde'n............ 9.000
Bidangoz'en..... 5.000
Burgi'n............. 3.000
GUZIAK........ 69.000

Oray xakiteko zomat dren, ikusagun zomat ardi dauden Euskalerria'n

Araba'n.......... 96.134
Gipuzkoa'n... 124.391
Bizkaia'n.......... 79.791
Naparra'n..... 532.192
GUZIAK....... 832.508

Kala ikus daike zer mendia biar duen Kalesiak kainberze ardirek xateko, eta kori udako, zeren neguko badie lagun andi bat. Kau da Bardenako belarrak. Kona sausten dra, untza uyuz asten denian abenduan, eta bortuetra igaten dra, kukua asten denian bere abesti pollitarekin. Orduan dra kalesen arroitua, ertzaro on bat egiten dienian. Kainberze ardi sal do Napar-bidetan petik gora, akerrak buru eginez lepotik tzintzerriak tilinton, artzaien uyuak, txakurren marrakak, ardiak eta artzaik nayez eldu Kalesiala, bigarrenak aita eta amen ikustra, eta ardiak bortuko belarren xatra.
Kala, bidetan eta bortuetan ardurra ikusitugu ardi salduak, gaxuek, zomat gauza, eta zer onik ematen dia gizonari. Ayek ematen die aragi, gazta, larru, ile eta ongarri.
Kallesian azten da ardia bere odolian, artzantzak berexiz gazte zutuan, eta kala eldu dra izatra azkarandari Txurro barnean ardi onak, xakinik Euskaleria'n egin balidra yago ezik egiten drenak abre batzaldi, etzrela gibla baratzren Kalles-ardiak.
Urak eztra kain andi eta eztie kainberze aragi nola azkandari Shoropshiredorrnenak Inglaterrako ardi on bat, ere kain ilea onik nola Linkon azkandaria Norteamerikakoa, ere kainberze ezne nola Italiako Bergamesak; ordia Zootekniak eztu erraten toki kueko ardi kuek obeago drela, ordia bai erraten du aragi gutiago duela, baña goxuago dela, eta ilea eztela gaxto eta eznea ere egiten duela.
Eta erranik eztela kainberze ardi azten Kalleseko belarrekin, xakin zagun oray, nola, eta noizaz geroz fatendra Bardenala.
Sumindrik errege beltza Abderraman, xakin zuenian Karlomagno sartu zela Orriagarik genduz lemizikoari zomait erri, fan zen Frantzia'ra xabe egitra, begiak eseriz Galian Gotikan edo Narbonesan. Gero Frantziarik asi zen España'ra igaretzra aunak gain bera, eta nola ertzirik baitzegon Barzelona, Jerona, Bitx, Zerdenia, eta Urgeletik Karlomagnon gudamutilekin, eta berdin Arague'ko mendi bizkarrekin; emen zegon Atabel, eskua emanik autxekin. Kala ongi ikusirik Abderraman'ek igaretzeko lekua sartu zen Kallesetik gain bera, su emanez eta ebatsiz ibar kau.
Xakinta berri kau Naparra'ko erregeak, deitrik Fortuño Garzia, eta sumindrik berri txarrarekin, egin zuen deizio bat Naparra'ko gizoner, eta ayekin elki zen erregea Iruña'rik Nabazkoz'era gudaldu ematra beltzer.
Xakinik kallezek nola erregea elki zen Nabazkoz'era, utzirik aita-amak, umiak, ardiak eta etxiak, sauntzi zren Kallesa barna, xuntatu artio bere anayekin. Ikusirik Naparra'ko erregeak zer sumindrik saunsten zren Kallesak, beltzek eginagatik, nola tzien zañak eta odola, eta nola zauden usatrik leku otz eta latz kartra, yaguenak baitzren artzai eta almadiakari, eseritzuen lemizikuak gudarozte aurkian, eta betartea eman zien beltzer Nabazkoz'eko alor batian len deitrik Olazt eta orai Ollati. Kan asi zen akarzioa. Kan fan zen baten ta berzien odola, eta azkenik naparrek lasterkatutzien beltzak, utzirik alorra ilez beterik. Beltz guti baratu emen zren bizirik, ordia gutietan ikusi zien Abderraman lemizikoa laisterka, Erandio alorra barna Leiren saitzian. Fan zen Fortuño Garzia atzian, eta azkenian kallesek arrepatu zien, erraten da bizirik. Kemen asi zen berriz, naparren artian berze akarzio bat, ez xakinez zer egin Abderraman'ekin, elkiz guzien artian emazte kales bat, eta etzen baratu, errege beltzari lepua moztu artio, kala egin baitzuen arek Kalles-umekin.
Naparra'ko erregeak ikusirik kallesen odola, eta laister egiteko zañak, eta ez xakinez zer egin ayekin, eman zuen idurki bat ageri baita orañik etsetan. Idurkiak ermaten du, beltz buru bat lepotik moztrik, biloa tilinton, odola erortzen, eta zubi bat irur mendi lepoekin. Zubi bat agertzen da, zubi batian lepua moztu baitzien.
Kallesek eskerrak ematian erregeari erran zien: Zer naidendako biar zuenian gizon, Kallesan zaudela kallesak.
Urte parraste batez utzi zien beltzek bakian Napar erria, ordia 820 urtegarrenian, uste zien jinetsirik beltzek, Naparra'ko errege Santxo Garzia'k, lagun andia ematen zuela autxer, eta kala gaizki anitz egiten zabela ayer.
Biramun urtian mogitu zen Aliatan, orduko errege beltza, eta abenduetan sartu zen Naparra'n bere gudaroztearekin petik gora.
Beriala xakin zuen Santxo Garzia'k, eta deitu zuen Naparra'ko gizonak, eta guzien artian sauntzizren Kallesak belz odol egarrirekin, eta gudarozte eginik erregea buruan, sauntzi zren Iruña'rik Bardena aldiala, kaitan baitzegon Aliatan bere gudaroztearekin.
Pentsatu zien gisan Iruña'n, jite erdenik Bardenan beltzak, eman zien betartiak batek eta berziek Bardena poxtian, alor batean deitrik Otxaren. Berriz Kallesak eseririk aurkian olatseko alorrian gisa.
Asi zen gudakuntzara kain ongi Jaungoikoaren izenian, Naparra'ren alde, eta beltzen kontra, zer, beltzak elki zren zatikatrik, bizirekin banatu zrenan laisterka Bardenara gain bera, utzirik Otxareneko alorra ilez beterik.
Eskerrak emanez biotz guziarekin Naparra'ko erregeak gudarozte guziari, elkizren bakotxak bere lekuala, ordia aspaldi bat igareta, eman zuen erregeak idazti bat, emanez kaleser Bardena'ko belarra saririk gabe.
Ordutik arren, die kallesek saririk gabe Bardena'ko belarra.
Kallesak, Bardena'n ez tra bakarrik. Kona faten dra ogei ta bi Naparra'ko erri. Tutra, Korella, Argedas, Baltierra, Justiñana, Kabanillas, Kortes, Buñuel, Kadreita, Billafranka, Marzilla, Funes, Peralta, Falzes, Kaparroso, Santakara, Melida, Zarragaztelu, Buñuel, Sarazaitzu eta len Olibako anaiden etsia.
Eta azkeneko. ¿Zerda Bardenara? Bardena euskaldun itz bat. Len erraten zer abardena, abarrez beterik baitzegon.
Naparra'ko burestun lur zati andi bat. Len zazpi oron goitirik apal, eta borz alde batetik berziala, edo 35 neurkin anei goitirik apal, eta 25 zabalez.
¿Non dago? Tutrako merindadean, eskuyetik Sauze, gaitirik Oliteko merindadea, eta ezkerretik Tutrako merindadea, eta ere bai apalik.
1.705'garren urtean, ogei ta bi erriek eman zien Naparra'ko burestunari amabi milla ogerleko, ez ematiagatik berze erriri belarrik.
FEDERICO GARRALDA.
Otxagabia (Nabarra)