Sarasaitzuko euskeraz
-Biarko sartu bordan, Maria Antonia. ¿Zer aixa kuetan?
-Ongi xin, Balentin. ¿Non abia denbra konekin? ¿Ero edo zer yago?
-Elki nixu eperren atzian, asi xu euriari, eta biarko non bait sartu.
-Sar adi sukaldiala tsukatzra. ¿Zer iz txitxikatrik xiten?
-Ez, anitz ez nixu busti; ordia guazen bai su onduala. ¿Bizkor, Maria Antonia?
-Kala kala. Ongi niok, ordia zango kau ezin tertekatuz. Zer naiduk Balentin, urtiek pisatzen diek, eta bizkar gañan badauzkiat parrasta bat.
-¿Zomat... zomat, Maria Antonia?
-Eztakiat, kontua galdu diat; ordia aspaldiko nizala bai. Erriko zarrena nuk. Emazte ta emazte eginik nengokan, ire aita ta ama ezkondu zrenian. Orai kontua elkizak.
-Baxu, baxu orduan adin zati bat. Eta kalarik ere trebe xa unay egotia, eta abel gorri saldu konekin.
-Zer egin biarda. Badakik errana: Zarrago eta biarago. Eta orañik ezpaliz zango konen gatik, ongi ebliren nintzakan.
-¿Zer agitzen zaixu arren?
-Fanden abenduetan erori nintzakan sabay eskaltetik barna, eta geroztik niok kala. Saunsten nintzakan txaski belar batekin abelgorrier askaria emateko, txaskatu nikan kottara, eta buruz kandika fanintzan nere txaski belarra besapean. Erranikan: ¡Milla demonio abelgorri txarrak! Zien bizi pixkara ematiagatik urrantta finitu nintzakan. Igare yuen kolera pixkara, eta kemen niok berriz kontentago ezik Madrilen.
-¿Guazen itigiala salduan ikustra Maria Antonia?
-Eztik gauza andirik ikusteko, ordia kori nai baduk guazen arren.
(Itigiala elduz geroz asi zen Maria Antonia).
-Ots xaiki... Alo Ñekato saikiadi. Kau duk Balentin saldoko bei obenena. Emantik etsekontan zortzi ume, aztentik ergixko eta bigantxa bazuk, Naparra guzian ezpaitra obeagorik.
¡Xaikia Maxkara! Kau Ñekatuan alaba duk, sabaixka tik adarrak, ordia bei ederra duk. Laur urte tik eta ikusak ongi zer medruak tuen. ¡Zer tirua Balentin, konen pizuku erbi bat!
¡Saiki Gorrintxa! Kau duk xeago, ordia fiñ, piperran gisa duk, Akartzen drenian kau duk kapitanara.
¡Saiki Airoxa! Kau diaguk erosirik. Beratxago duk, ordia ezne egile xin daikek berzebat konen saitsiala. Konekin egiten diaguk goizeko lenbiziko otrona.
Badakik orai ezpadugu goizetarik gure kafe eta ezne pixkara, mundua bukatzen dela. Eztituk oraiko denbrak lenekuak bezala. Len, gauza kuetarik abratsek eta apezek artzen ziekan ior yagorik.
¡Saiki Amiña! A gaxua xu. Kau duk saldoko zarrena. ¡Borz errialxko emanik. Ortxu Amiña, konendako biltzendiat ogi pixka guziak. Kemen ergisko eta bigantxak. Eta kau baitakik xaltegia, eta orra ikusirik gure abelgorri saldua.
-Ongi Maria Antonia. Ordia; ¿zer egiten xu murkillarekin? ¿Orañik iruten xua?
-Fan adi, fan, mise eta aurren galtzen dako azi erostra. Txustu ona ermaten diek. Ni nuk unay zarretarik eta ene amak kala erakutsi zadakan eta erraten zikan kala: Unayak eztu unay pintarik ezpadago muzkillarekin izuten beien begira.
-Orai agertu baita, baniaxu eperretra. ¿Badakixua non dauden?
-Euria bukatuta aitren tiaguk bixkar kartan, olo saits kartan, ezpel doyan. Elki duk iguzkia, guazen atariala. (Eldu ondorian).
Kar. Kar. Kar. Kar...
-¿Aitu tuka Balentin?
-Adio Maria Antonia, ta esker mila.
-Fan adi larrañetik ixil ixila, oil anitz daudek eper txarkoyek.
T. GARRALDA.
Otsagi ta Izotzilla. 1918.
Otsagi ta Izotzilla. 1918.