Borda bidean

Sarasaitzuko euskeraz

-Egun on, Juaña-Mari. ¿Egin xua lo?
-¿Bai, eta zuk? ¿Xaiki zadia guziok, Xidoro?
-Xaiki gitxu. ¿Xuk artu xua borda bidea?
-Taten nuk, emeki emekia bordala artio.
-Orai bezere, Juaña-Mari, kontent al xaude, ardi saldurekin etsen eta kain berze belar nola baitago mendian.
-Biar nikan egon, bai. Ordia badakik, Xidoro, beti biardugula zomait gauza izan malenkoniatrik bizitzeko.
-¿Zer agitzen zaizie bada?
-¿Zer agitzen zaikun? Orai xakinen duk: Gizonak igantuk erribra'tik azienda xearekin. Kan Jaungoikoak dakik zer igare dien negu txar egin duenarekin bizirik elkitziagatik axuriak, kalarik ere aski pollit igantiek, eta orai kona elduz geroz asi tuk piri piri aizexo elkitzen. ¡Bazaika iduri!
-Gaitz txarra da, baña bada zerbait korren dako.
-Bizpur egun kuetan nengokan ire gana fatekotan xardokitzea, eta ene lanxkuekin eztiat denbrarik izan. Gure nausiak erraten dik ilaski berria xin artio kala egonen drela, ordia iri aitu artio ni enuk baraxkatzen.
-Lenbizikorik Juaña-Mari biartzie axuriak belarrez aldatu. Zomait axuri iltzen bazie -aizexo daudenak ezpaita sendatzen- aragia xan dokezie, ordia buruak eztizie txakurrer eman biar. Gaitz kau egoten da axurien unetan, unak egoten dra ur itzulirik eta arroltze anitzekin. Unkuen xaten batie txakurrek, bere ongarrian egozten die arroltziak, eta baratzen dra belarretan, gero axuriek belarra xatian artzendie arroltziak fatendra erzetik odol liala, ke men dik unetra eta eriten dra.
-Biarzie ere txakurrer remedio bat eman erzien xagutzeko.
-Ik errana aisa duk eta fite eginen diaguk, Xidoro.
-¿Eta oragune'ko pipitakiak zer dra?
-Beti yago bere pipitakiekin. Lenbizikua duk Ardantza [...], eta bigarrena Alkatian makillara. To naibaduk berze zomait:

Pipitaki papataki nik baitakit gauza bat.
Konbentu barne batian laur aizpa. Kau duk itzaurra.

Pipitaki papataki, nik baitakit gauza bat.
Aitso buru urdin bat egun ortzekin. Kau duk Abren txarrantxara.

Pipitaki papataki, nik baitakit gauza bat.
Andre zabal bat bi gerrikoz inguratrik. Kau duk ferratara.

Eta orai agudo baiz pentsazak kau:
Ai eni zer agitzen zai
Txutrik ebiltzia atze zai.
Eseririk ezin egon,
Txutirik ezin ebil.
Kau xakin banu lenago
Edanen nuen gexago.
A... ja... ja... ja...
Ik kortik duk bidea, eta nik kemendik. Adio Xidoro.
-Adio Juaña-Mari.
FEDERIKO GARRALDA.
Sarazaitzu-1917-Orrilla.