Sarazaitzuko zar eta gazte baten artian

Zer egiten xu Joxepa. Allika t'allika?
Kala niok oray xa. Irun t'allika, allika tirun, kala niok negu guzian, eta kalarik ere, eztiat galtza askirik egiten aur char kuen dako.
¿Badakixua Joxepa, oray eztutala ikusten, kain berze murkilla nola len?
Jaungoikoarekin. Len anitzekin yago izuten yuen. Lan kan ere galtzen ari duk.
Euskaran gisa Joxepa?
Ago ixilik Gonifazio. Arritrik. Arritrik niok. Ez alduk on aldeko, orayko jendiek egiten diena euskara rekin. Kan ikusi balie leneko jendiek, arrotren gintzayekan.
Eta euskara gal dadien. ¿Nork du zure ustian obena?
¿Nork? Ziek. Jende gaztiek. Eztakiat zer iduri zaizu egiten zadie la, erdaraz mintza tziarekin. Xakin zak Gonifazio, etziela leneko Zaraitzuko jende prestuek, euskara baizik xardokitzen, eta korren gatik eintzan gutiago egiten. ¿Ordia oray? Atzo berian agitu zaidakan gauza bat mutiko batekin, arritzeko baita kontua.
Ezranakokan mutiko bati sagar belek bat emanez: eraugi daztak arzagi errial batena. "Me está esperando la madre" eta laxterrka jan yuen. Erraunokokan "Si, si, tunantekerias no os faltan agora". Deaño mutikoa.
Barra egiten arazi dadaru xure arnegazioarekin. Ordia...
Aitzaxu Joxepa. ¿Xuk uste xua mutikoak duela obena?
¿Nola biardie mutiko eta neskato gaxuek, xardoki ongi euskaraz ezpadakoge erakusten?
To... kortan arrazio duk Gonifacio. ¿Zer egin biarda arren eztadien gal Euskarara?
¿Zer? Xardoki anitz euskaraz alkerik gabe. Beti aurrer Euskaraz xardoki, eta guzien gañetik, orit Euskaraz minzatu zuela gure aita t'amak, eta kala nola ayek egin baitzien ayen aldez, egin biar ziena guri erakusteko, eta etzadien gal Euskarara; gisa beian eginzagun guk. Aita t'amek, zarrek eta gaztiek, andiek eta chikinek.
Ongi Gonifazio. Arrazio anitz duk.
Konekin Adio Joxepa... Biar artio. Allika t'allika zaxu finki.
Adio, Adio. Xin adi biar ere iguzkian artzra eta chesterenduk nansiak erangi duen ardua.
Goraintzi amari.