FEDERIKO GARRALDA

Federiko Garralda mila zortzirehun eta laurogoigarren urtean jaio ze Otsagin, familia kabalesendatzaile eta eskualtzale baten baitan. Aita Ziriako Garralda, Otsagiko beterinaria eta eskualtzale sutsua izaki, haurzututik piztu zekio bere barnean azienden sendatzeko eta euskararen indartzeko nahikeria. Beterinaritza-estudioak Zalduban bururatu zitue eta hartzara sorterriraturik, buru-beharri lotu zekio bere ofizioari, teknika berriak ibiliz eta ezagutaraziz. Zinez gaitzeko lana egin omen zue beterinaritzaren eremuan, konduan harturik batez ere garai kaietako nekazaletxeen osasun-negurri eta kondizio txarrak. Konek ez zuen hargatik gibelerazten eta izurrite batean kuntsaturik azienda erien sendatzera joateagatik, berehala zendu ze berrogoi urteko adinarekin, 1929ean. Eskuarak eta eskual kulturak beterinaritzak bezainbat hunkiturik, lan oparoa bururatu zue bere bizitza laburrean Eskual Herriko mintzaira nazionalaren mesedetan. Bere lanak eta artikuluak gehienbat "Euskal Esnalea"n argitaratu zire, kala nola orduko bertze aldizkarietan ere.

1915. Izkirimiriak. Euskal Esnalea, 112 p.
1917. Satorrak. Euskal Esnalea, 88 p.
1917. Su-ondoko pipitakien gozakiara. Euskal Esnalea, 107 p.
1917. Sarazaitzuko zar eta gazte baten artian. Borda-Bidean. Euskal Esnalea, 139 p.
1917. Kontu bat. Euskal Esnalea, 218 p.
1918. Eizari bata boda batian. Euskal Esnalea, 121 p.
1920. Xei aundia. Euskal Esnalea, 28 p.
1920. Izkirimiriak. Euskal Esnalea, 164 p.
1921. Kubarik Muskildara. Euskal Esnalea, 106-108 p.
1923. Kallesa zer den. Euskal Esnalea, 81-85 p.