Furrundesko

Bada urtian denbra bat, mutiko guziak egoten drela abarrikotrik furrundesko egiten, eta furrundeskuala dostatzen.
Kontako egiten die txostaka bat irur edo laur eri luzetarzunez, eta erdian oxke bat inguru. Oxke kontan esertzen die bizpur ari biurtrik, izanez bi aldetra ari gexago.
Bi ari bazterretan, bi eri beratzak sartrik, eta berze erier bizpur aldiz mogituz, eta barne eta kanpo mogituz eri beratzak, iduriz txostakara txorrosteko arri bat eginez fur... fur... fur... xokatuz mutikuak beren artian furrundeskuak akartzra, zoinek arroitu yago egiten duen.