Satorrak

Sarasaitzu'ko euskeraz
Euskaldun erri batian, lotsatrik zauden satorrek alorretan gaizki egiten zienagatik.
Bein, bi gizonek arrepatuzien sator audi bat. Arritrik bi gizonak fanzren alkatiangana eta erranzakoyen.
-Alkate xauna: arrepatu dugu sator andi bat, eta xure gana eraugitzen dugu xuk erranzazun zer kastigu eman biar zayon.
-Sabelak bizirik elki -erranzuen ermanzale batek.
-Gizona, ori guti da, ene ustian biarda satorra bizirik erre -erranzuen berziak.
Orduan, alkate xaunak erranzuen:
-Obenena da etsai koni min anitz igarazteko, deitzia Juanis Iriarteko; erriko gizon prestuena baita, eta arek erranendu zer egin biar zayon satorrari.
Deitu zuen alkate xaunak Juanis Iriarteko erriko etsiala, eta erranzakon:
-Azkenian, Juanis Iriarteko, arrepatu da gure errian sator bat. Orai xu gizon prestua baitxa, erran zaxu zer biar zayon egin.
-Alkate xauna: ne ustian guti da sabelak bizirik elkitzia, eta bizirik erretzia. Lurreko andiena da bizirik ortzia (lur pean sartzia).
Alkatiak bildu zuen erria erriko etsiala, eta kontu eman zuen batzarrian Juanis Iriarteko'n iduriaz.
Erriak erran zuen ongi zegola Juanis Iriarteko'n errana, eta kala maradikoren zela betikoz satorra.
Biramunian fanzen erriko mutila erriko alor batiala, eta kan ortzi zuen satorra bizirik.
Eta bizpur urteren buruan, ¿zer agitu zen? Agitu biar zuena: erriko alor eta baratze guziak, satorrez inbusitrik zaudela.
FEDERIKO GARRALDA.